ENERGIA BULEGOA


ETORKIZUN BERDEAREN BIDEA

2017-a geroztik Goierriko udalerriek Energia Mahai baten inguruan dihardute lanean. Eskualdearen eta bertako pertsonen bizi-kalitatea ziurtatzeko, etorkizun jasangarriago baten alde egiten duen Energia Plana garatu zen eta plan honek jasotzen dituen ekintzen artean dago ENERGIA BULEGOA sortzearen ekimena.

Bulego honen helburua herritarrei, energiaren inguruan izan ditzakeen zalantzak argitzea eta aukera jasangarrienak azaltzea izango da, aholkularitza zerbitzu honen bidez kontsumoaren murrizketa eta efizientzia energetikoa sustatuz.

Marka eraikitzeko erabili dugun kontzeptua “kontzientzia” izan da eta ezagutza, gogoeta, jarrera… bezelako hitzetan jarri dugu arreta. Bulego hau, Goieki Garapen Agentziaren baitan dagoen bulego bat izanik, baliabide grafikoak (koloreak, tipografia…) berdinak erabili ditugu.

Energia Bulegoa ezagutarazi eta zenbait euskarri diseinatu eta sortu ditugu: eskuorriak, bulegorako seinaletika, karteldegia…