IDIAZABAL AGENDA 2030


PARTE-HARTZEA, ELKARLANA ETA ADOSTASUNA

Idiazabalgo 2030 Agendaren parte-hartze prozesuak herritarrak ditu erdigunean eta hori islatzeko beharretik jarri gara lanean. Prozesuak irauten duen bitartean erabiliko den marka izango da honakoa eta identifikazio azkar eta garbi bat izateak berebiziko garrantzia du.

Parte-hartzearen, elkarlanaren eta adostasunaren bidetik, hausnarketa eta elkarrizketa bultzatzea du helburua prozesu honek eta marka ere bide beretik sortu dugu. Elkarrizketa eta hausnarketa, bi kontzeptu hauek izan dira gure oinarriak.

Komunikaziorako (deialdietarako) erabiliko diren euskarriak ondo identifikatzea da erronka, udal barne parte-hartzearekin eta herritarren parte-hartzearekin etorkizuneko Idiazabal “borobila” sortzeko.