Familia proiektu honen jatorria Berrobin dago, konkretuki Soronea baserrian. Dendaren sortzaileak Uranga anai-arrebak izan baziren ere, belaunaldi berriari txanda iritsi zaio eta dendaren agintea hartu eta gidaritzan jari da.
Denda ekologiko hau Tolosan dago, eta Igone eta Miriami esker, gure aletxoa jarri dugu proiektu honetan. Belaunaldi aldaketaz baliatuz, gure bezeroek beraien produktua zaintzen duten goxotasun berarekin sortu dugu guk ere marka berria.
Gure plateretara iristen diren elikagai freskoen ziklo osoa islatuz sortu dugu ikurra. Ikurrari jarraituz, “Soronea denda ekologikoa” logotipo orekatua landu dugu, bi tipografia ezberdin erabiliz, bata modernoa eta bestea eskuzko idazkera itxurakoa, eta horrela gaur egungo eta antzinako ezagutzen esanahiak batu ditugu.
Abiapuntua hau izanik, jarraian marka sortzen lagundu duten identitate eta euskarri guztien diseinua landu dugu; papertegia, poltsa jasangarriak, granel poltsak, seinaletika, errotulazioa…
Marka eta identitatearekin batera, dendan aurkitu ditzakegun gertuko produktuak identifikatuko dituen ikurra era landu dugu. Horrela, kolore berdea duen ikurrak KM0 produktuak identifikatzen dizkigu, kolore horiak Euskal Herriko edo inguruko produktuak (gehienez 200 KM) eta kolore gorriak penintsulako produktuak (1000 KM) adierazten dizkigu.
BRANDING. Marka, papertegia, web korporatiboaren diseinua, errotuloa, errotulazioa, seinaletika, seriegrafia.