IZAN


FAMILIEN KABIA

IZAN proiektua oso gertutik bizi izan dugu, bere sustatzailea den Idoia Caballerorekin amatasunean kointziditu dugu eta kezka eta beharrak partekatu izanak oso gertutik ezagutzeko aukera eman digu proiektua. Bihotzetik landutako proiektua izan da, benetan plazer bat “ibilbide” hau partekatzea!

IZAN Zentroak familia du erdigunean eta ahalik eta girorik goxoenean, amatasun/aitatasun eta haurren garapen neuronalean sustengu/babesa eskaintzea da bere helburua, gertuko konpainia senti dezaten. Guzti hau kontutan izanik eta aurre diagnosi sakon baten ondorioz "familien kabia" tagline bezala aukeratu da.

Zentroa nola antolatu duten ezagutzeak, irudi korporatiboa osatuko duten elementuak zehazteko balio izan digu; kolore kromatiko apala, naturala eta goxoa definitu dugu; logotipoa hizki minuskulaz eraikitzeko erabakia hartu dugu, eskaintzen den zerbitzua oso pertsonala eta gertukoa bait da; espazioa jantzi duten altzairuen forma eta paretetako adreiluen texturei ere presentzia eman diegu…

Marka aktibatzeko nori eta zer eskainiko diogun jakitea funtsezkoa da, horren arabera aukeratzen bait dira euskarriak ere. Aktibazio prozesuan piskanaka bagoaz ere, oinarriak ondo zehaztuta utzi ditugu.

BRANDING prozesua.