Aizkorpe Taldea instalakuntza elektrikoan espezializatua dagoen enpresa bat da. Azken urte hauetan enpresa hazi egin da eta baita beraien laneko jarduera ere. Orain, besteak beste, ingeniaritza, mantenu eta instalakuntza zerbitzuak ere eskaintzen ditu.
Merkatuan beraien kokapena hobetzeko eta enpresa sendo bat eraikitzen ari direla adierazteko beharra zutela ikusita jo zuten guregana. Erronka berri honen aurrean, gure proposamena marka berria identifikatzen duen ikur sendo bat eraikitzea izan da.
Ikur honek, Aizkorpe Taldearen oinarria izateaz gain, ingeniaritza, mantenu eta instalakuntza arloak ere identifikatzen ditu, bakoitzari bere kolorea emanez. Ikur hau Aizkorperen identitate guztia garatzeko gakoa izan da.
REBRANDING. Marka, markaren arkitektura, papertegia, aurkezpen eskuorriak, web korporatiboaren diseinua, autoen errotulazioa, serigrafia.