ALDARA


NEGOZIOEN ERALDAKETA

Aldarak, kudeaketa eta garapenean aholkularitza eskaintzen die negozioei. Pertsonak erdigunean jarri eta behar dutena eskaintzen die, ez gehiago ezta gutxiago ere. Negozio bakoitzaren helburua erabat banakakoa/pertsonala da eta bere beharretan oinarrituta dago; beraz, ez dago metodologia bakar bat”

Aldara proiektu berezia izan da. Amaiak oso garbi zuen zer “kontatu” nahi zuen bere markarekin, eta buruan zuen guztia norabide egokian eta koherentzia emateko laguntza eske etorri zitzaigun. Natura zainetan darama eta bere lidergo-gaitasuna nabarmena da. Bezeroak erdigunean jarriz, negozioen kudeaketa eta garapenean laguntzeko indarra eta ausardia etzaio falta.

Aldara marka sortu ondoren, hau ezagutarazi eta aktibatzeko ordua iritsi da. Papertegia korporatiboaz gain, zereginetako bat, eta batez ere webgunean informazioa erraz azaltzeko beharrezkoa ikusten zuelako, markaren unibertso bisualaren barruko ikonografia diseinatzea izan da.

 

BRANDING prozesua.