Proiektu honen helburua Ordiziako azokaren espazioa eraldatzea eta asteroko azoka esperientzia hobe eta erosoagoan bilakatzea izan da. Komunikazioan eta teknologian adituekin elkarlanean, marka eguneratu eta kanpaina garatu dugu.
Kanpainarako herriko 6 pertsona ezagun aukeratu ditugu, haiekin konfiantza eta sinesgarritasun handiagoa lor dezan kanpainak. Azokan erostea posible dela erakutsi nahi dugu: denda ireki aurretik, arratsaldeko txanda aurretik,laneko atsedenean egonda, bajan, eszedentzian…
Esperientzia, barietatea eta jatorria islatuz herritarrak erakartzea izan da funtsa.
BA!, ZA! eta TOZ! hitzekin jolastuz, herritarrak azokara gonbidatu ditugu. Hutsik dauden komertzioetako erakusleihoak errotulatu @rotulastudio eta herriko 4 puntu estrategikotan kanpainaren lema eta erosketak egitearen bizipena azaldu dugu. Web gune berria aurkeztu da: www.ordiziakoazoka.eus @acvmultimedia eta baita packaging jasangarria sortu ere @eukenelekuona
BAZATOZ?