Denok izan dugu gure bizitzako momenturen batean min fisikoa edo emozionala sorrarazi digun gertakariren bat. Gure bizitzan gertatzen zaizkigun gauza guztiak dute lotura bat, eta hori da Bioqiros taldearen xedea, bizitza honetan jarraitu behar dugun bidea ezagutzen lagundu eta ibilbide hori egiteko beharrezko erremintak eskuragarri jartzea alegia.
Kasu honetan, gu izan gara sormenaren erraminta guztiak bezeroaren esku jarri ditugunak. TANDEMen lan honetarako erronka Bioqirosen marka berria sortzea eta identitatea garatzea izan da. Marka berria sortzeko gakoa “q” eta “i” hizkien arteko loturan aurkitu dugu, beraien lanerako filosofía den “… gauza guztiak dute lotura bat” esaldiarekin bat datorrena.
Bioqiros taldea profesional ezbedinek osaturiko taldea da, bakoitzak bere izaera propioa izanik, taldearen barruan dauden sailak ezberdindu ditugu bakoitzari bere izenburua gehitu eta kolorea emanez. Taldea identifikatu duen kolore nagusia berdea izango bada ere, hona hemen sail bakotzak duen kolorearen zergatia:
Fitness | Laranja: kolore aktiboa
Wellness | Urdina: osasunaren kolorea
Teaching | Grisa: kolore teknikoagoa
Hypopressive training system | Mostaza: energiaren kolorea
REBRANDING. Marka, marak arkitektura, papertegia, aurkezpen orriak, serigrafia.