2001. urtetik dantzaren hedapena eta sustapenean diharduen elkartea da DANTZAN. Urteurrena aitzaki hartuta markaren eguneraketa egiteko jarri ziren gurekin harremanetan.20 urtetan erabili izan duten logotipoarekin oso identifikatuak sentitzen dira; xumeak, gertukoak, alpargata “marca de la casa” bezela definitzen dute.... Horregatik gure 2 kontzeptuak ere “alpargata” eta “apaltasuna” izan dira. Sortu beharreko markaren ikurrak mugimendua edukitzea “ezinbestekoa” da, elkarteko kideek dioten bezela “dantzak, zerbait badu mugimendua duelako”. Ikurra lantzen hasteko, dantzarien oinetan eta alpargaten soketan jarri dugu arreta, izan ere dantzari mugimendua ematen dioten elementuak bait dira.
Tagline-a markarekin batera joan ohi da, eta haren ezaugarririk nabarmenena da zer den edo zer egiten duen deskribatzea Orainarte DANTZA SUSTATU ETA HEDATZEN DUEN ELKARTEA izan da elkartearen leloa, baina DANTZAN elkarteak eta hitzak berak adierazten diguna modu askotara idatzi/adierazi genezake. Proiektu honen beste erronketako bat DANTZAN izena balioan jartzea dela kontutan izanda, izenari lagunduko dion tagline ondo aztertu eta aukeratu da.
Dantzan elkartea, komunikazioaren esparrutik abiatu arren, ibilbidean formazioan, dokumentazioan eta kudeaketan murgilduz joan dira eta besteak beste tradiziozko dantzaren inguruko aholkularitza, gidaritza, sustapen eta baliabide eskaintza zerbitzuak ere ematen ditu gaur egun. Komunikaziorako euskarriak eguneratu eta euskarrien diseinuak egin dira, denak erabiliko ez badira ere, markaren identitatea koherentziaz landu dezaten oinarriak definituz.
REBRANDING, papertegia, merchandisign, online euskarriak.