Oraingoan Zumaiako ERRONKA Kirol Medikuntzako zentrorako egin dugun BRANDING proiektua aurkezten dizuegu
Zentroa zuzenduko duten bi medikuen munduan murgildu ondoren, haien historia kontatuko duen marka bat garatu dugu. Izenak indar handia du eta ez dugu zalantzarik izan logotipo sendo eta zuzena sortzeko. E hizkia kardiograma irudikatzen duen trazuarekin bat eginez, sinbolo bakarra eta adierazgarria lortu dugu. Tipografia eta koloreen aukeraketa ere bat dator enpresaren esentziarekin. Presentzia handiko BOLD tipografia aukeratu da, teknologia irudikatzen duen grisa eta ERRONKAren kostaldeko kokapenagatik eta hura osatzen duen taldearen irudikapenagatik urdina izango da aukeratutako beste kolore korporatiboa.
Marka aktibatzeko, enpresaren sendotasunean eta seriotasunean oinarritutako identitate oso bat diseinatu dugu.
BRANDING. Marka, papertegia, errotulazioa, Instagram.