Aizkorri-Aratzen bihotzeko, hain zuzen ere Zegamako familia-proiektu bat aurkezten dizuegu jarraian, autokarabanen alokairurako proiektu bat. Proiektu honen helburua tokiko turismoa eta bere ingurunea sustatzea da, kalitatezko zerbitzua eta ibilbide ezberdinen inguruan aholkularitza eskainiz.
Elías Taño ilustratzaile katalanaren lankidetzarekin, TANDEMen identitate dinamiko eta fresko bat garatu dugu, letren jokoarekin marka pertsonal eta berdingabea sortuz.
Euskarri desberdinetan erabili ditugun ilustrazioek kultura, gastronomia eta Euskal Herriko inguru paregabeak islatzen dizkigute.
BRANDING. Marka, papertegia, web diseinua, errotulazioa, serigrafía.