Abentura berri hau Ancarekin hasi dugu, emakume hurbila, gozoa eta langilea. Anca 2008tik darama Ordizian bizitzen, eta berak definitzen duen bezala, Ordiziarra bat gehiago da! Ostalaritzan lan egin du beti, eta asko gustatzen zaio jendearekin duen tratua; horregatik jarri dio GOXO izena proiektu berriari, Ordiziako gozotegi mitikoetako batean kokaturik.
Logotipoa sortzeko prozesuan Argö tipografia aukeratu dugu. Serifadun tipografia bat, aldaketa batzuek proposatuz GOXO marka sortu dugu.
Ancak gure eguneroko une gozoak berreskuratu nahi dizkigu. Goizeko kafearen une hori, edo eguerdian bazkariko tomate-saltsan igurtzitako ogi hori, edo bestela, asteazkenetako pintxo-poteko azken ardo-kopa hori koadrilarekin. Une paregabe horiek bizitzera gonbidatzeko asmoz, MOMENTU GOZOAK izango da proiektu honi zentzua eman eta izenari lagunduko dion esaldia (tagline).
Logotipoaren bertsio osoa erabiliko dugu euskarri publizitarioagoetan, markarekiko identifikazioa bermatzeko. Baina marka ondo islatuta eta identifikatuta ikusten den euskarrietan ere erabiliko dugu inagotipoa.
Badakigu hasieran lan asko izaten dela eta ez dugula denborarik aurkitzen nahi dugun guztia egiteko, baina bidea erraztea gustatzen zaigu. Ancari lagundu diogu bere markari bizia emateko erabiliko dituen elementuekin, komunikaziorako nortasun bisuala landuz eta diseinatuz eta, horrela, hasieratik markatzen dugun koherentzia bisuala mantenduz. ZORTE ON ETA MILA ESKER ANCA!
BRANDING prozesua.