HITZAR


GURE ENERGIA

ZER DA HITZAR?

Hitzar, Itsasondon energiaren burujabetza lantzeko helburuarekin lanean hasi den kooperatiba da. Auzolana oinarri dutela, herritar talde batek jarri du martxan proiektua eta iada gertuko erakunde eta enpresak ere beraien babesa hematen hasi dira.

Prozesua forma hartzen hasi zenean, izena, irudi grafikoa eta bazkideak lortzeko kanpaina martxan jartzeko amoz jarri ziren harremanetan gurekin. Lehenengo lana Hitzar koorperatibaren marka sortzea izan da. Horretarako izena eta izenari lagunduko dion esaldia “HITZAR, gure energia” sortu eta irudi grafikoa landu dugu. Branding prozesua hasieratik lantzeko aukera izan dugu proiektu honetan eta guk ere “auzolana” aitzaki hartuta, benetan bide polita izan da elkarrekin egin duguna.

Hitzar-en aurkezpen ekitaldirako eta bazkidetza kanpainarako edukiak sortu eta euskarriak diseinatu ditugu: eskuorriak, webgunea, identifikazio euskarriak…

TOKIAN TOKIKO BALIABIDEEKIN kontsumo eredu arduratsua eta jasangarria da aldarrikatzen dutena eta sortu dugun unibertso grafikoan ere hori islatu dugu: KM0 energia jasangarria sortzea posible delako!

BRANDING. Naming, marka, karteleria, eskuorriak, web.