IDIAZABAL GAZTA


IDIAZABAL

Azoka honen helburu nagusia Euskal Herriko artzainek egindako gazta sustatzea da, Idiazabal Gaztaren atzean dagoen lana bermatu eta balorean jarriz. Azoka maiatzeko lehen igandean egin ohi da eta Euskal Herriko gaztagile guztiak etortzen dira, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta baita Iparraldekoak ere.

Euskal Herri osoan esanguratsua den egun horretarako, TANDEMen gaztaren inguruko elementu ilustratuekin osatutako marka dinamikoa sortu dugu. Marka honi esker, identitate polit bat landu ahal izan dugu, azokarako behar izan diren euskarri eta elementu guztiak diseinatuz.

BRANDING. Marka, ilustrazioa, kartelgintza, eskuorriak, panel informatiboak, seinaletika, banderolak, roll-up, garaikurrak, serigrafia, promoziorako produktuak.