ITSAS MUSEOA


GYNCANA LA JARANA

Plan ezberdin bat, haurrentzako aktibitate bat, esperientzia kulturala edo txango baterako aitzakiren baten bila al zaude? Donostiako Itsas Museoan aurkituko duzun LA JARANA pista jokorako diseinatu dugun eskuorria erakutsi nahi dizugu. Itsas Museoaren inguruko bazterrak ondo ezagutzeko eskuorria.

Gutako askok oso maitea dugun leku batean dago Itsas Museoa eta ezkutuko historia eta pertsonaia ugari gordetzen ditu. Eskuorri honekin bere bazterrak ezagutzeko aitzakia izango duzu!

Diseinatu dugun eskuorriak bi alde ditu; alde batean museoaren kanpo aldeko mapa eta beste aldean pista jokoa burutzeko beharrezko pistak aurkituko dituzu. Eskuorria Museoko ordutegian eskuratu daiteke eta familiek naiz lagunartean “nahieran” egiteko jarduera bat da.

Euskarrien diseinua, maketazioa.