SALDA BADAGO
BETIKO ZAPOREAREN LUXU TXIKIA
Badira inoiz ahazten ez diren zaporeak. Badira amonaren etxera eramaten zaituztenak ere. Oraingoan, su gainean bor-bor ikustera ohituta gauden salda horri, mimoz begiratzeko unea hartu dugu. Sukaldatzearen jakintza eta tradizioa gordetzen duen betiko zaporea, gaur egungo formatuan kontatzeko erronka izan dugu esku artean. “Etxeko zaporeaz” egunero gozatzeko, guztiontzat eskuragarri dagoen luxu txiki bat.
Kalitateari uko egin gabe, gure egunerokoa errazteko sortu da SALDA BADAGO. Sukaldaritza ideiak piztu eta ate berriak zabaltzen dituen aukera da. Kristalezko botiletan merkaturatuko den saldarentzat, nortasun berria sortu eta diseinatu dugu: etxeko goxotasuna eta tradizioa islatuz, gaur egungo merkatura egokitu dugu.
Eguneroko bazkari eta afariaz gozatzea, ez da inoiz hain erraza izan!
Argazkia @meetmeinthenorth