Skip to main content

BKS


BEASAINGO KIROLARIEI AITORTZA

Beasain Kirol Sariak Beasaingo Udalak 2016an abian jarritako ekimena da. Ekitaldi honen helburu nagusia Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egitea eta jende aurreko aitortza eta esker ona adieraztea da.

Aitortza hau abendu amaieran antolatzen den gala batean egiten da eta oraingo honetan gala jantziko duen logotipoa eta elementu grafikoak sortzea egokitu zaigu. Logotipoa eraikitzeko oinarritu garen kontzeptua “dinamikoa” hitza izan da eta Beasaingo herriaren aitortza izanik, udalaren kolore eta tipografia korporatiboak presentzia izan behar zuela garbi geratu zen lehen bileran.

Lan honen oinarrian mugimendua edo jarduera transmititzen duten elementu grafikoak daude. Nortasun bisualari, inpaktua eta indarra transmititzen duten irudiez gain, emozioa ere gehitu diogu, batez ere aipamenak egiteko sortutako bideoetan.

Gala eguna, egun bezeria izaten da Beasaingo kirolarientzat, euren lorpen bikainengatik saria ematen bait zaie. Aipamen ezberdinak egoten dira eta saridun guztiak auzkezpen bideo labur batekin igotzen dira oholtzara, bertan, merezitako garaikur bana entregatzen zaie. Aurten aurkezpen bideoak, atrezzoa eta garaikurrak egitea ere egokitu zaigu.

BRANDING, atrezzoa, bideoak, garaikurrak.