KAXOLA


ZAPOREEN ABIAPUNTUA

Gure elikadurari arretaz begiratzea funtsezkoa da gure osasuna orekan izateko. Iker Markinezen proiektu berri honetarako diseinatu dugun marka berria – estrategia, kontzeptua eta diseinua barne dituena – gure platerei gehitu diezaiekegun zapore amaigabeetan oinarritzen da. Gure amonek/amek prestatzen zizkiguten platerei esker bizitako une goxoak gogorarazten dizkiguten sentsazioak ekarri nahi dizkigu Ikerrek. 

Markari izaera emateko eta Ikerrek eskainiko dituen zaporeen jatorria jakinarazteko, serifarik gabeko tipografia bat aukeratu dugu, beti ere Kaxola hitzaren goxotasuna bilatuz eta Ikerrek proiektu berri hau hasteko erabili duen indarra islatuko duen ikurra (aurrerago ezagutuko duzuna) lortuz. 

Kaxolaren komunikazio elementurik garrantzitsuenetariko bat bere packaging da, non helburu bikoitza lortzeko balioko digun: produktuak ahalik eta ondoen aurkeztea eta marka-unibertsoa indartzea. Diseinu-prozesuak elementu komertzial hau pieza oso erakargarri bihurtzen lagunduko digu, materialaren aukeraketa ere kontutan izango dugularik, kasu honetan ahalik eta jasangarriena.

BRANDING prozesua.