Tokiko merkataritzak herriko oreka ekonomikoan eta gizarte-ongizatean eragin handia du, horregatik aktibo mantentzea komeni den sektore bat da. Garai zailak izaten ari dira sektorearentzako ordea eta on-line salmenta “puri-purian” dabilen honetan, sentsibilizazio kanpaina bat martxan jartzeko jo du oraingoan gurera Bareak-ek, Beasaingo merkatarien elkarteak.
Kanpaina honen helburu nagusia herritarren artean bertako erosketa-ekintza sustatzea eta erosketak dinamizatzea izango da, herritarrek herriko merkataritza eta orokorrean herria “bizirik mantentzea” euren ardura ere badela senti araztea.
Lehengo pausua slogana pentsatzea izan da. Gure herriarengatik egingo dugun “esfortzua” azpimarratzea izango da kanpaina honen oinarria, horregatik hitz-joko bat sortu dugu, ZURE, NIRE, HERRIARENGATIK hitzekin logoa sortuz. Mezua “zuri” zuzendua dago, norbanako konkretuari zuzenean. Herri-giroa partekatzen duen guztiari. Badakielako/badakizulako bera/zu ere “giltzarri” dela/zarela gai honetan.“Zu” ugari horiek nahi ditugu izatea Bareak-eko kontsumitzaileak eta gabonak ate joka ditugula aprobetsatuz, gabonetako erosketak herrian egin ditzaten bultzatzea ere izango da erronka.
Erabili ditugun euskarri nagusiak autobus geltokietako markesinak izan dira, logoa handian eta Bareak-en identitatea osatzen duten marrazki ezberdinak, koloredun fondo deigarriekin konbinatuz, mezu ezberdinak erabili ditugu. Mezu hoietan, erosketak herrian eginda, modu batera edo bestera, onurak denon etxeetara iristen direla adierazi nahi izan dugu.
Kanpainaren irudia, slogana.